.commenthidden {display:none;} .commentshown {display:inline;}

Itzalez beteriko bidean erraza da etsaiaren atzaparretan erortzea

Agurrak kamaradak,

    Bai, badakit askok atso astun bat besterik ez naizela pentsatuko duzuela, baina beste behin ere nire herrixkan azkenaldian sortu diren arazoen berri hitz egitera nator. Azkenengoz egon ginenean pottokien buruen gainetik hegaldatzen dabiltzaten itzalei buruz jardun genuen, nahasmena eta zatiketa erein dituzten itzalak.

    Iluntasun horren eraginpean, kamarada asko gure askatasunerantz elkarri azpaldi abiatutako bidean amore ematen hasi dira, txotxongiloen modura erabiliak direlarik itzaletan izkutaturik sokak maneiatzen dutenengatik. Etsi ez dugunok eta ibilbidean aurkezten diren ezbeharren aurrean tente jarraitu dugunok kamarada hauen mespretxua jasatea gure etsai txerpolariaren lorpen nagusienetako bat da, gure artean in crescendo dageon zatiketa horren sintoma eta kimua aldi berean.

    Agure zahar honentzat tristea da gure anai arreben ustezko gehiengo batek aukeratutako bide horrek suposatzen duen noraez erreformista ikusteak; izan ere, iraganean arazo berbera behin eta berriro jasan badugu ere, gaur da etsaiak gure baitan eszisioaren hazia inoiz baino sakonago ereitea lortu duenean.

    Ondo ezagutzen nautenek badakite "buruzagi" derrotista hoiek  hatzamarrez seinalatu arren ez ditudala egoera honen errudun bakartzat hartuko; hauek, borroka koherente baten dinamikaren likidazionismoaren arduradunak badira ere, ez direlako, arestian aipatu bezala, errudun bakarrak izango.
    Errudunak amore eman duten guztiak dira. Bidean aurkezten diren ezbeharren aurrean etzi egiten dutenak, etsaiaren aurrean makurtzen direnak, eta koldarki, etsaiak inposatzen dituen arauak onartzen dutenak itsuki artalde baten modura jabearen esanak  marrakatuz.

    Baina ez okertu, denok gara neurri batean egoera honen errudun gure artean zatiketa  hau ematea onartu dugulako. Guztion porrota de urteen joanean egoera puntu honetara heltzeagatik onartu dugulako.  Ezin dugu beraz erru guztia gure herria zapaltzen duen etsai bati egotsi...

    Gure benetako etsaia aipatutako itzaletan izkutatzen da. Etsaia da itzal guztiak isladatzen dituenak maneiatzen dituen sokez baliaturik, bera da gure askatasuna urratzen duen mekanismoaren engranaiak eraikitzen dituena. Gure etsaia Leviathana da, sistema kapitalista eta neoliberal erraldoia alegia, harropuzkeriz betea "1.go mundua" bezala bere burua aldarrikatutako sistema mendebaldar hau zuzentzen duena.
"Leviathanaren suntsipena" (G. Doré, 1865)
    Gure herriaren porrota, hala nola bere askatasun eta nortasunaren alde borrokatzen duen herri ororen porrota Leviathanaren atzapar eta amarruetan erortzea izan da. Gu gara geroko belaunaldiak lasaitu izana onartu dugunak, alienaturik, sistema kapitalistak eskaintzen dituen pozoindutako goxokiei esker;  ongizatea edo erosotasuna bezalako hutsalkeriak eta huskeriak, edota luxutasun eta opulentzia dira herri honek zuen su eta odolezko determinazioa urratzea lortu dutenak.

    Baina ez pentsa gazteon arazoa bakarrik denik. Askatasun nazionalaren aldeko borrokan trebatuago dauden asko ere amore eman du; nekatuta daude jada, eta "asmo oneko buruzagiak" jarraituko dituzute, asko, sortu berri den bidea amaireraik gabeko kale itxi batera daramala aurrekusten duten arren.

    Horregatik, ez da nahikoa etoiak salatzeko ihardukitzen aritzea, hauen atzetik  itzalen artetik oportunista berri bat ager daitekelako askatasun egarri den herri hau hitz xamurrez liruratzeko asmoz. Pottokiak beraien perretxikoetan eroso gordeta jarraitzen duten bitartean, egongelarako erosketa berrian pentsatzen edota telebistak izan behar dituen pulgaden inguruan eztabaidatzen, gure borroka galduta dago.

    Aintzina bezala, borrokatzeko, borroka horren muina ulertu eta honetan hezi behar gara. Gauzak aldatzearen alde dauden pottoki guztiei, eta batez ere ilusioa galdu dutenak, gazteenetatik hasita eskarmentu gehiago duteneraino, herri honen nortasun eta askatasunaren aldeko borrokara eraman gintuzten arrazoiak eta zergatiak erakutsi eta gogorarazi egin behar diegu, etsaiak erabilitako bitartekoetatik aldenduz.

        Gure betebeharra da hortaz, apaltasunez beti, eskura ditugun tresna eta bitartekoekin baliatuz lokarturik dauden kamarada guztien begiak eta adimena zabaltzea. Pottoki Aita bezala, adinak eta eskarmentuak errazten dizkidaten abantailari esker lortutako ezagupenak erabiltzen saiatuko naiz gure askatasunarenn aldeko bidean zehar altzaturiko hautz atzean izkutatzen den historioa gogoratzeko, oroitzapen hauek ahanztunean ez galtzeko bakarrik balio badu ere.

Bidean, harri berdinarekin beeriz tupust egin ez dezagun. Bidean eroritako lagunak inoiz ahaztuak izan ez daitezen.

1 comentario:

  1. Pottoki Gorria21/2/11

    Kaixo Aita Pottoki!

    Ederrak iruditzen zaizkit zure testuak, euskara betean ematen diozulako forma barruan daukagun egi osoz beteriko amorruari. Zure testuak irakurtzen jarraituko dut eta ia ildo beretik jarraitzen duzun, gure Herriaren, BENETAZKO HERRI LANGILEAREN arima borrokalariari goratzarre egiten eta makurkeria salatuz, zutik manten gaitezen Herri eta Klase bezala, duintasun garbiaz, ezberdin egiten gaituen altxorra defendatuz. Segi horrela eta animo handiak doazkizu beste pottoki kabreatu baten partez!

    ResponderEliminar